XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
GAZTE BATI, LITERATURAZAdiskidea, nahi zinuke jakin zer den literatura, eta literatura erakasle hanitz urtez izan naizelakoan, uste duzu aise argituko zaitudala!.
Ondikotz ahalgetu behar badut ere, aitortuko dautzut ez dezakedala behar litaken bezala zure galdeari ihardets.
Funtsean, orok noiz nahi argia aipatzen dugu, ez ginakikelarik zeazki azaltzen haren zer-izana.
Aski zaiku jakitea ba dela eta gure begiak ederki laguntzen dituela.
Berdin erran nezake literaturaz: aski zaiku jakitea ba dela eta idazkien bidez gure gogo-bihotzak goxatzen dituela.
Lehenago hitz hortaz adi-arazten zuten, on ala txar, nunbait edo noizbait agertu idazki guzi-guzien moltzoa: eskual-literaturan berdin sartuko zituzten haurren